Irakeko gerrarengatik zigorgabetasunaren aurkako manifestua

2003 urtearen hasieran, espainiarrak inoiz ez bezala mobilizatu ziren guda bidegabe, legez kanpoko eta, beranduago frogatu den bezala, gezurretan oinarritutako baten aurka. Partidu Popularraren laguntzarekin, José María Aznarrek, orduan espaniar estatuko gobernuburuak, gerra honen alde jarriz protagonismoa hartu zuen, hiritarrek kalean eta inkestetan exijitzen zutena mespretxatuz. Martxo erdialdera, José María Aznar, Tony Blair eta George W. Bush José Manuel Durão Barrosorekin bildu ziren Azoreetan, bertatik Irak-eri ultimatum bat bidali ziotelarik: 24 orduko apean herrialde hartako presidenteak dimititu beharra zuen, eta horrez gain, suntsipen handiko armak entregatu, zeinak ez diren existitzen eta, horrez gain, existitzen direnaren aztarnarik ereez den aurkitu, Nbtako ikuskatzaileek ohartarazi zuten bezala. Epe hau gainditzean, eta eskakizun horiek bete ezean, 3 estatuburuek Irakeko inbasioa iragarri zuten. 2003ko Maiatzaren 1ean okupazio militarra amaitu eta Irakeko egoera kaotiko bilakatu zen, hondamendia eta heriotza zirela nagusi eta barne gerra ugarien eraginez okupatzaileei euren helburuak lortzea galeraziz.

NBeko Segurtasun Kontseiluaren oniritzirik ez zuenez, gerra hau legez kanpokoa da, eta beraz, erakunde horrek berak beranduago hartutako beste edozein erabakik ezin du hau nabartu. Honek zera esan nahi du: Nazioarteko Zuzenbidearen arabera, eraso honen ondorioak gerra-krimenak direla, eta beraz, euren egileak gerra kriminalak. Espainiar estatuaren partehartzeak ez zuen herrialde horretako Diputatuen Kongersuaren oniritzirik jaso. Partehartze hau nazioarteko laguntza bezala maskaratu zuten, oraindik ere jazo ez den gerra-amaiera faltxua aldarrikatu ondoren, eta irakiar herriarentzako laguntza zela salduz, benetan militar inbaditzaileentzako laguntza zena. Gerra honek oraindik ere hamarnaka hildako eragiten ditu egunero, eta honek Mdrideko  M-11ko atentatuekin duen lotura ez dago ukatzerik, ez eta Londreseko U-7koekin duena ere. Irakeko gerrak eragindako hildakoen kopurua 700.000 inguru dela estimatzen da eta egunero hazten doa gelditzeko zantzurik gabe.

Guduaren hasieratik 4 urte pasa diren hontan, badugu nahikoa prespektiba Aznarrek espainiar estatuko gobernuko presidente bezela izandako jokaerak, hala nola Partidu Popularrak izandakoak azterketa penal bat jasan behar dutela, euren erantzukizun penalak zehazteko, eta etorkizunean legez kanpoko gerra ilegal batetako esku hartzaileak ez daitezen zigor gabe geratu politikan zeregin nabari bat izateagatik soilik, Gure ustez hauek dira giza eskubideen aldeko benetako ekintza prebentiboak.

Honengatik, Irakeko gerraren aurka dauden, eta bere konplize izaten jarraitu nahi ez duten partidu politikoei eskatzen diegu aktiboki lagun dezaten José María Aznarren erantzukizun ez bakarrik político, baizik eta baita juridikoak exijitzeko Orduña. Bestalde, espero dugu instantzia judizialek berdintasun printzipioa aplikatuko dutela, eta beraien garantís politikoa dela medio, legez kanpo jokatu duten horiek ez zigor gabe uztea. Azkenik, hiritarrak gerraren aurkako mobilizazioetan izandako garantiza berreskuratzera deitu nehi ditugu, iraganean gure ahotsak entzun  nahi izan ez zituenari gaur erantzukizuna exijitzeko.

Anuncios

Deja un comentario

Aún no hay comentarios.

Comments RSS TrackBack Identifier URI

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s